DOHAINIK: ADIBIDEAK DOHAINIK. IRAKURRI ZERBITZUA NOLAKOA DEN IKUSTEKO


      ASTEROKO AZTERKETAK

      1997-12-23. 1997ko abenduaren 15etik 21erako asteko analisia.

        • ERORI ZAIO MOZORROA ELKARRIRI ETA IKUSI ZAIO ETA-REN AURKAKO AURPEGIA.

        • ASTEKO TXIMISTAK


        ERORI ZAIO MOZORROA ELKARRIRI ETA IKUSI ZAIO ETA-REN AURKAKO AURPEGIA. Elkarrik bezala, Elorrietak eta EAk eta "hirugarren bideko" beste askok ETA ukatuz, Euskal Herriko errealitatea ukatzen dute. Eta Espainiaren aldetik datorren autodeterminazio eskubidearen ukoa da gatazkaren jatorria.

        250 kide eta jarraitzaile besterik ez ziren izan bosgarren urteurrena osapatzeko larunbata 20an Bilboko jatetxe batean bildutakoak (1). Baina hiru mila bazkide eta beren aldizkariak bi mila harpidedun diztuztela diote, eta hortik ateratzen dituztela sosak, zarzuela batek dioen bezala: "de donde saca la Paca pa(ra) tanto como destaca". Hortik eta zozketa eta diru-laguntzetatik ateratzen du Elkarrik paper bikainetan eta trikomia eta kuatrikomian egindako inprimaki eta karteletarako, egoitza eta liberatuetarako eta Ameriketan eta Europan zehar egindako bidaietarako sosak (2).


        Elkarrik argiro eta aurrez aurre ekin dio ETAren aurka

        Bost urte bete dituenean albo batera utzi du Elkarrik tarteko eta bitartekari izaera eta argi eta garbi eta aurrez aurre ekin dio ETAren aurka aste honetan. Asteazkena 17an Bittor Aierdi bozeramaleak hitzaldia egin zuen Deustuko Unibertsitatean. "Elkarrik bakerako etengabeko oztopo izaten utz diezaion eskatu dio ETAri" izan zen ABCren ekitaldi honi buruzko informazioaren titularra. Asteazken horretan Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak Tolosako Galtzaundi bilgunean hitzaldia eman aurretik, Euskadi Irratian esan zuen ETAk gogoeta egin behar duela borroka armatuari eustearen inguruan, bestela "geroz eta zailago" izango baita euskal gizarteak "ekintza armatuak onartzea" (3).

        Ostirala 19an EGINek ETAren komunikatua eman zuen argitara ondoko titulua zekarren eta lehen orri osoa hartuz: "ETAk Euskal Herria nazio gisa suntsitu nahi duela leporatu dio PPri". Eta azpitituluok agertzen ziren lehen orri horretan: "ETAk bere gain hartu du Jose Luis Casoren aurkako atentatua eta Elena Azpirozen aurkako saiakera"; "Deialdia bertan behera uzteari ‘heldutasunik ezaren’ ondoriozko ‘akats politiko’ deritzo"; eta "Berretsi egin du ‘espetxe-fronteko’ ekintza armatuak bertan behera utzi dituela". Larunbata 13ko manifestazioa bertan behera uzteagatik ELA, LAB, Elkarri eta EHNE gaitzestearekin batera ondokoa ere badio:

        Elkarrik gaitzespen horri erantzuterakoan asteazkenean bere bozemaleek esandakoa berretsi zuen, eta GEZURRETAN ARI DA orain EDO aurreko egunetan gezurra esan eta iruzur egin zuela erakusten du (eta horixe da, hain zuzen, nik uste dudana). Izan ere, hemerotekek ez dute gezurrik esaten. Eta argi asko agertzen da bertan ZERTARAKO ZIOTEN ELAK ETA LABEK ETA Elkarrik deitzen zutela Bilboko manifestazioa larunbata 13an eta bi orduko lan-uztea hilaren 15ean:

        ELA eta LABen idatzizko proposamenak (Elkarri geroago batuko zitzaien) "guztiz gaitzesgarri" zeritzon HBko mahaikideak espetxeratu dituen Auzitegi Gorenaren epaiari. Eta haien hitzetan epaia "euskal gatazka tratatzeko estrategia zehatz baten baitan kokatzen da, errepresiozko neurrietan oinarritzen dena eta euskal gizarteak eskatzen dituen elkarrizketa bidezko konponbideari muzin egiten diona". Horrela bada, zera zioten ELAk eta LABek: "Epaia sekulako mailukada izan da, eta euskal gizarteak ezin du erantzunik eman gabe gelditu". Bestalde, "Euskal gizarteak erantzun tinko eta zabala eman behar du, errepresioan oinarritzen den politikarekiko arbuioa eta gure herriren bakea ekarriko duen konponbide demokratikoen exigentzia argi eta garbi geldi daitezen". Aipuok EL MUNDOtik atera ditut (4).

        HorreTARAKO, horren KONTRA egin zuten deialdia ELAk eta LABek, HBk onartu eta gerora besteak beste Elkarri batuko zitzaielarik. Baina Elkarrik BERRIDATZI EGITEN DU HISTORIA, argitaratutako faltsutu eta argitzen digu ezetz, manifestazioa EZ zela epaia eta errepresio-politika arbuiatzeko deitu.

        Elkarri, erantzita, aurpegitik mozorroa kenduta eta DEIALDI HARTAN PARTE ZERTARAKO HARTU ZUEN -nahita edo nahi gabe- erakutsiz, "azken urteotako etengabeko asaldura politiko eta sozialaren gurpil zoroa hausteko" izan zela diosku orain (5). Edo, Jonan dixit, ondoko "lau zutarriek" eutsia:

        1. "batuketaren alde egiteko" beharra;
        2. helburu politiko "bateratua" ezartzea;
        3. "gehiengoaren nahira" egokitzea; eta
        4. "pentsamolde iraunkorra" izatea . (3)

        Azkenean kendu du Elkarrik tarteko eta bitartekari mozorroa eta agerian utzi du benetan den ETAren aurkako, ENAMen aurkako indar izaera, espainiar Estatuaren aurkako euskal borroka armatua SUNTSITZEA helburu duen indarra. Elkarrik bultzatu, aldeztu eta iragarri egiten du aldi berean "geroz eta zailago izango dela arma politiko gisa erabilitako indarkeriarekin batera bizitzea" (1).


        Analistak harro-harro dio (analista orok asmatzen duenean egiten duen moduan) "ez nuen bada nik esan!". Orain dela lau urte esan nuen kontuz ibiltzeko Elkarrirekin eta ENAMen aurka izango zuen betekizunarekin. Eta, garrantzitsuena, orduan erabili nituen argudioak ebidentziak frogatzen ditu orain.

        Komunistok errealitatearen azterketa egiteko materialismo historikoa tresna gisa erabiltzeko ohitura gogaikarria daukagu. Gogaikarria (gure etsaientzat) ikerlanerako eta analisirako tresna horren gaitasun zientifikoak, behar bezala erabiliz gero, iragarpenak egin eta ASMATZEKO aukera ematen duelako. Gure EUSKAL SARE GORRIA webeko Marx-Engels-Rosa-Lenin-Trotsky-Mao-Ho-Che-Wallerstein-EZLN Artxiboan barrena nabigatzera gonbidatzen zaituztet, bertan jasotako Trotsky eta Wallersteinen testuetan -bi adibide besterik ez aipatzearren- materialismo historikoak iragarpenetan asmatzeko duen gaitasun itzela ikus dezazuen.

        Asmatutakoan harrotzen gara, jakina. "Gogoratu esan nizula nik" dioen esaldi gogaikarria sudur puntaren aurretik pasatzeko ohitura daukagu. Niri dagokidanez eta Elkarri dela-eta ohartu nuen hartzen nien "susmo txarraz", baita hasiera-hasieratik salatu ere. Baina idatziz gorde diren salaketak bakarrik ekarriko ditut hona. Orain dela ia lau urte egindakoak (lau urte ken hiru aste).

        Hala da bai. 1993ko urtarrilaren 13an txosten bat aurkeztu nuen Tolosan (Elkarriren suge-arrautza epelduko zen habi berean), eta liburu gisa argitaratuko zen geroago (6). Besteak beste, ondokoak esan nituen han:

        "Beteranotasuna maila bat da, ez, ordea, zahartzaroko zoramenaren edo burmuinaren hondamenaren aurkako txertoa. Jota dago Julen Madariaga (jesuita batek haren "lagun gaiztoei" egotziko lieke jota egote hori): ezagun da Monterorekin batera duela bulegoa eta harro aldarrikatzen du bere oinarriko militante izaera, saltzaile, nahastu, besterik gabe oker daudenak, ziria sartu dietenak edo "ergel onuragarriek" osatzen duten multzo horretakoa eta etsaiaren hizkera euskal abertzaleen artean hedatzeko tresna besterik ez dena, Elkarri izenekoa).

        Eta nire txostenaren ONDORIO ia osoa Elkarriren helburu eta lanaren gaineko azterketa batean oinarritu nuen:

        "Zilegi bekit Elkarriren adibideaz baliatzea, Auzo Elkartea izan gabe ere, egitura eta dialektika aldetik horren kontresankor diren egoeretan, gaur egun euskal gizarteak bizi duen bezalakoa, erdian egotea, eta areago, norbere burua bitartekaritzat jotzea ezinezkoa dela azaltzeko. Zenbait egoeretan gizabanakoak bateraezinezko kontraesanetan kokatzen dira. Ezinbestean diot. Gizabanakoen beraien nahia edozein delarik ere. Esate baterako, zapalkuntza, errepresioa, tortura. Zapalkuntza badago zapaltzaileak eta zapalduak daude. Tortura badago torturatzaileak eta torturatuak daude. Eta ezinezkoa da tartean egotea, eta are gutxiago torturatzailearen eta torturatuaren arteko bitartekari izatea. Edo torturatzailearen AURKA gaude (beti, kasu guztietan, torturatzailea gaixoa, fanatikoa zein ongi egindako lana atsegin duen profesionala delarik ere, eta tortura onuragarri den ala, Egibarrek zioen bezala, gorrotoa eta arbuioa besterik eragiten ez duelarik ere) edo torturatzailearen ALDE gaude. http://osis.ucsd.edu/~ehj/html/vhomep1.html

        Eta torturatzailearen alde gaude bai txalotu, babestu, saritu, ordaindu edota goragoko kargu baterako izendatzean, zein ez ikusiarena egitean, ez dakigula edo ezer esateko ez dugula esatean ere. Baita gaitzesten dela ESAN baina kontra dagoela ez dioena ere. TORTURATZAILEAREN AURKA MODU AKTIBOAN ETA ETSI-ETSIAN EZ DAGOEN GUZTIA ALDE DAGO OBJEKTIBOKI. Eta gauza bera zapaltzaile eta esplotatzaileei dagokienean ere.

        Enpresa-gizon bat sekulako senar eta gurasoa izan daiteke, odol-emale aparta, adiskide esku-zabala eta jale kontu-kontaria. Baina enpresa-gizon kapitalista baldin bada, nahi izan gabe ere, lanaren lapurra, gain-balioaren kentzailea, lan-indarraren hustiatzailea izango da. Egituraren ondorioz. Bere ideiak, sentimenduak edo zirrarak edozein direla ere. Eta ez dago enpresa-gizonaren eta esplotatzen dituenen artean kokatzerik. Edo enpresa-gizonaren AURKA gaude edo ALDE eta existituz ahalbidetzen duen esplotazioaren alde.

        Elkarri estrukturalki kolokan jartzen duen eta bitartekari lana galarazten dion nahasmendua honetan datza: pertsona guztiak errespetatu behar direla uste (eta esan) beharrean ideia guztiak errespetatu behar direla dioen oker galantan hain zuzen ere. Ez jauna/andrea!, pertsona guztiak errespetatu behar dira eta pertsona guztiek dute edozein ideia azaltzeko eskubidea. Baina ideia batzuk putza dira eta aurre egin behar zaie, gogor borrokatu, gaitzetsi eta arbuiatu. Objektiboki egiazkoak, materialki egiazkoak diren ideiak ez daudela onartuz gero, lurra laua dela eta biribila dela dioten ideiak, biak errespetatu behar direla, Felipek torturatzaileak kondekoratu eta goragoko kargua ematen diela eta torturatzaileak borrokatzen dituela, orduan besteekin eztabaidatzean amore eman beharko dugu gure ideietako zati batean besteak ere hark bere ideietako zati batean amore eman dezan.

        Eta hortxe izango gara berehala egia material, enpiriko, zalantzarik gabe frogatutakoko puskak eta arerioaren zabor ideologikoko, mistifikazioko eta faltsuketako puskak trukatzen. Eta ondorioz ezin izango du itxuraz kokatu deneko erdigune horretan egon, ameskeriak eta fantasiak eramango baitute arrastan.

        Kasu honetan Hego Euskal Herrian euskaldun mordoska bat eta zilegitasunik ukatzen dioten espainiar Estatuaren artean gatazka dagoela ukatzen duen ameskeria espainolista. Zilegitasuna bide intelektualetik zein faktikotik ukatu ere, indarkeriaren zilegizko erabilpena egiteko haien ukan uste zuten monopolioari aurre eginez. Elkarri, bada, Historiaren zabor-ontzirako biderantz abiatzen da, baina min handia emango du bidean, fede oneko jende asko nahastu, nazio- eta klase-etsaiaren hizkera saldu eta ezinezko bitartekaritza saldu ondoren.

        Egokitu hau guztia zuen buruari Gipuzkoako Auzo Elkarteok. Ezin izango duzue tarteko izan EGUN EUSKAL HERRIAK BIZI DUEN EGOERAN. Ideia ezberdinetakoak izan zaitezkete, kanpotarrak zein bertakoak bildu, euskaldunak eta erdaldunak, ilehoriak eta beltzaranak, garaiak eta txikiak, lodiak eta argalak, zalapartariak eta lasaiak, aktiboak eta pasiboak, gizonezkoak eta emakumezkoak, kirolarika eta etxe-zuloak, zurruteroak eta edaten ez dutenak, erretzaileak eta erretzen ez dutenak. BAINA EZIN IZANGO DUZUE TARTEAN GELDITU. Ezin du inork gurea bezalako hil ala biziko borrokan. Eta gezurra da bik ez dutela borrokan egiten bietako batek nahi ez badu. Alderantziz da. Bik beti egingo dute borrokan bietako batek hala nahi izanez gero. Eta euskaldunok, euskaldun askok, antza, hala nahi dugu. Alde egiten duten arte".

        Txosten hau Tolosan irakurri eta aste batzuetara niri egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen ARGIA aldizkariak eta honela zioen azalean: JUSTO DE LA CUEVA: "Elkarrik planteatzen duen bitartekaritza kontzeptua oso arriskutsua da". (7)

        Ez nau batere pozten gertaerek arrazoi nuela frogatzeak. Elkarrik min handia eman izana eta ematen saiatzea etsaiaren hizkera abertzaleen etxeetan sarraraziz. Baina iruzur egiten du Elkarrik (eta "hirugarren bide" deritzon bide malkartsu eta iruzurtian bidailagun dituenak) gertakariak isilperatzen dituenean. Gertakari objektikboak, frogatuak, neurtuak. Esate baterako: Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengoak Espainiarekiko independentzia osoa nahi duela, eta Espainiak eragiten duela gatazka euskaldunok nahi dugun independentzia hori autodeterminazio eskubidearen bidez gauzatzen eragozten digunean.

        Gure EUSKAL SARE GORRIA webean lehenbailehen euskal egoerari buruzko inkestetako datuak (eta hautesle- eta biztanle-erroldak, erregistroak eta abarrekoak) sail berezia prestatzen ari garela jakinarazi nahi dizuegu. Horrela indepentziaren alde dagoen gehiengoaren errealitatea zabaldu eta ikusarazteko.


        Espainiarren herra "hirugarren bideari", zenbait euskaldunek bide hori dela eta darabilten joera likidazionista izanagatik ere.

        Independentziaren aldeko euskaldunen gehiengo horren arazo nagusia espainairrek "hirugarren bide" hori existitu daitekeeneko ideia hutsari dioten herran eta horrek Euskal Herrian gertatzen dena ulertzeko eragiten dien itsukerian datza. Esate baterako, larunbata 13ko Diario16ek zaku berean sartzen zituen "ELAk, Elkarrik, EAJk, EAk eta Setien gotzaiak osatzen duten indar-konstelazio EPEL, ULERGARRI ETA NABARRA". Izenlagunak berak baino indar heterogeneo eta gauza askotan iskartu horiek baterabiltze behartua nabarmentzen da esaldi honetan.

        Astelehena 15ean "herri honetako arazo politikoa ez da gutxiengo batasunoa poztea, EAJk, EAk, IUk, Elkarrik, Elizak eta ELAk uste omen duten bezala" zioen Manuel Monterok EL CORREO ESPAÑOLen ("Así no se puede seguir" izeneko artikulu batean). Asteazkena 17an Alfonso Ussíak ABCn duen zutabean Euskal Autonomia Erkidegoan ESPAINIAR KOALIZIO HANDI BAT, PPk, PSOEk eta Unidad Alavesak osatutako SALBAZIO NAZIONALERAKO GOBERNUA bultzatu eta eratzeko proposatzen zuen. "Terrorismoa sorlekuan bertan garaitzeko".

        Eta osteguna 18an "EHUko irakasleek euskal instituzioei ETA, HB eta inguruarekin "bat egitea" leporatu dietela" zioen albistea agertu zen prentsan. EL MUNDO del País Vascok Euskal Herriko Unibertsitatean "Ermua Bilgunea" sortu eta "Euskadiko Demokraziaren aldeko Manifestua" plazaratu izanaren albistea zekarren 9. orrialdean, sinatzaileetako batzuen izenak aipatuz eta gehientsuenak EL PAÍS edo EL CORREO ESPAÑOLeko ohiko kolaboratzaile direla esanaz.

        Ostirala 19an Manuel Barriosek VASCOS SÍ izenburua jarri zion ABXn duen zutabeari jarraian ondoko esaldiz lohitzeko: "hiena odolberak", "eunukoaren koldarkeria, sugea bihotz taupadarik gabekoan kiribilduta", "madarikatuok zuek, odol txarreko seme-alabak, odol-edaleok". Eta ondoko paragrafo bikaina: "Euskaldunak bai, etarrak ez. Ez da Espainian mehatxuek pultsua dardar eragiten dioten seme-alabarik eta hementxe gara, ea hankatartean baduzuen berrogei milioi gizon-emakume zentzuzko akabatzeko behar dena". Egun berean EL CORREO ESPAÑOLen Antonio Elorzak "Las palabras y los muertos" izeneko artikulu batean kezkati agertzen zen gehiengo independentistak batek izan zezakeen ‘kristalizazioagatik’ eta zera zioen hori zela eta: "alderdi abertzale demokratikoek, hemen eta orain, abertzale biolentoek ehotako zepoan erortzea da gauzarik larriena, euskal abertzaletasunak Estatua eta inguratzen duten gainerako ikurrekiko borroka beste izateko arrazoirik ez bailuen. Alor horretan ETAren hitzaldiak gailentzeko aukera guztiak ditu gero!"

        Espainiarrek "hirugarren bideari" dioten herrak, berriro diot, Euskal Herriaren egoera dela-eta espainiarre dute itsukeria uzten du agerian. Ez baita Elkarri "hirugarren bide" hori ETAren borroka armatua deusezteko asmo LIKIDAZIONISATAgatik bultzatzen duen bakarra. Eusko Alkartasuna esaterako (bere burua "hirugarren bidetzat" joz sortua hain zuzen) argi eta garbi esan du Garaikoetxea buruzagiaren ahotik "hirugarren esparrua"-ren alde (ELA+LAB+EHNE+Elkarri) egingo duela, hirugarren bide honek ezker abertzalean barne kontraesanak eragiten dituen heinean. "EAk hirugarren esparruaren alde egingo du ETAren kontrakoa bada" zen EGINek horri buruz 13. orrialdean zekarren informazioaren izenburua.

        Eta La Vanguardiako erredakzioak "Biolentoak baretzeko esparrua" titulua ipini zion astelehena 22an ELAren indarrari buruz zemakien informazioari ("ia 90.000 kide", "EAEko 107 hitzarmen sektorialetako 73tako lehen indar sindikala da", "EAEn hitzarmen sektoriala duten ia 300.000 euskal langileen %90 ELA nagusi den negoziazio-mahaien eremuan daude"). Eta ondoren zera zehazten zuen "Egitasmo honen helburua ("hirugarren esparruarena") erakunde terroristaren ingurunea, BERE BURUARI EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDU DERITZONA, AUTOGOBERNU PUSKA HANDIAGOA LORTZEKO INDARKERIA ERABILTZEAREN ALDE egun duen jarrera albo batera utz dezala da".

        Letra larriak nik jarri ditut. Eta datorren astean ELAren jarrera sakontzeko hitza ematen dizuet. Izan ere, Idazkari Nagusiak luze mintzatu baitzen igandea 21ean EL MUNDOn argitaratutako elkarrizketa batean, eta azpitituluen artean ondokoa aipatuko dut: Zergatik ez da mobilizatu euskal gizartea autogobernuaren alde ETAren aurka bezala?".

        Horixe bada. Zergatik ez?

        Erantzuna hemen. Datorren astean.

        Justo de la Cueva


        ASTEKO TXIMISTAK

        1. MOBILIZAZIOA BILBON ZABALGARBI ERRAUSKAILU-EGITASMOAREN AURKA. Euskal Herriak itxaropenez ikusten ditu Itoizko urtegia jasotzen ari den lege eta epai mailako zartakoak, eta aldi berean, kezkati eta amorruz ikusten du espainiar Estatuak Itoizko Solidarioen aurka ekin dion jazarpenaren astakeria prozesalak. Itoiz da abian dugun borroka ekologista nagusia baina ez dauka, ez, larritasun gutxiago Bizkaia Bizirik borrokatzen ari den mehatxua: Zabalgarbi errauskailua eraikitzeak miliotik gora laguni eragingo lizkiokeen ekonomia eta ingurugiroko ondorioak (10).

        2. 19 URTE ARGALA GABE. "Posible zen gerrila bateko partisanoa izan zen, anai bat, adiskide bat, maisua eta burkidea. Orainaldiko Euskal Herria borrokalari eta itxaropentsuak eta agian biharko Euskal Herri askeak sortu zuen ameslarien armadako komandantea izan zen". Horrela gogoratzen du Iker Casanovak Jose Miguel Beñaran Ordeñana, "ARGALA", ETA militarreko buruzagi ahaztezina eta ahaztugabekoa, 1978ko abenduaren 21ean espainiar Estatuak hil zezaten lortu zuenenetik 19 urte joan diren honetan (11).

        3. SENIDEAK AMAITU DU IBILALDIA: EKIMEN IBILTARIAK MILAKA ETA MILAKA LAGUNEN BABESA JASO DU. Euskal preso politikoen sendieek Euskal Herriko lur eta herrietan barrena egindako ibilaldia amaitu dute, beren ibileran espainiar Estatuak beren senideak legez kanpo dituen egoera ankerraren oroitzapena ereinez. Eta milaka eta milaka aberkideen begirunea, berotasuna, maitsuna eta babesa bilduz. eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zituzten eta Gasteizkoan aurkeztekoak diren milak sinadurak.

        4. ATXIK!, IPAR EUSKAL HERRIAK KLASE-SINDIKATU ABERTZALEA SORTZEKO ARAZOA KONPONTZEKO ELKARTEA. Ipar Euskal Herriko zenbait langile Atxik! izeneko elkartean bildu dira ezkerreko mugimendu abertzale batek Iparraldean klase eta nortasun borrokak uztartzerik lortu ez izanaren paradoxa konpontzen saiatzeko. Lehen ekintza 1998ko Maiatzaren Lehenean egitekotan dabiltza. (12)

        (1) Lourdes Perez: "ETAk gizarteari jaramonik egiten ez badio duen indar politikoaren beldur dela esan nahi du", dio Elkarrik 1997ko abenduaren 21eko EL CORREO ESPAÑOLean. Interneteko edizio telematikotik hartua.


        (2)R. Urkiza: Elkarri, bost urte bakearen bila, 1997ko abenduaren 21eko DEIAn, 30 eta 31. orr.


        (3) Ivan Orio: Elkarrik dio ELA eta LABekin batera egindako elkarlanak "sekulako balioa" duela. Fernandezek borroka armatuari eusteari buruz gogoeta egiteko eskatu dio ETAri, EL CORREO ESPAÑOL, 1997ko abenduaren 18ko alea. Interneteko edizio telematikotik hartua


        (4) C. Etxeberri/X. Gabilondo: HBk bertan behera utzi du greba-deialdia ELAk eta LABek proposatutako mobilizazioak onartzean, EL MUNDO DEL PAÍS VASCO, 1997ko abenduaren 5, 6. or.


        (5) Deia: ELAk, LABek eta EHNEk konponbide demokratikoa bilatzeko lana oztopatzea egotzi diote ETAri, 1997ko abenduaren 20, 23. or.


        (6)Justo de la Cueva: "El asociacionismo en la sociedad actual (Ponencia para los Primeros Encuentros de Asociaciones de Vecinos de Guipúcoa)", in Gipuzkoako Auzo Elkarteen Lehen Topaketa Tolosa 1994. Primeros Encuentros de Asociaciones de Vecinos de Guipízcoa, Gipuzkoako Auzo Elkarteak, Tolosa, 1994. 50-85. orr.


        (7) Alberto Irazu: Justo de la Cueva: "Elkarrik planteatzen duen bitartekaritza kontzeptua oso arriskutsua da", ARGIA, 1.472. alea, 1997ko otsailaren 27, 34-38. orr.


        (10) Josune SAIZ: Movilización en Bilbao contra el proyecto de planta incineradora de Zabalgarbi, en el nº 1997ko abenduaren 21eko EGIN, 19 orrialdea.


        (11) Iker CASANOVA: Argala cumple 19 años, in EGIN, 1997ko abenduaren 21, 8. orrialdea.


        (12) Bixente VRIGNON: Patrick THOMAS Atxik!-eko kidea: "El movimiento abertzale ganaría credibilidad creando un sindicato", 1997ko abenduaren 21eko EGIN, 32. orrialdea.

        ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira